MESASYBARRAS

LEGEZKO OHARRA

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA ETA IDENTIFIKAZIO DATUAK

Federación Española de Hostelería federazioa da MESASYBARRAS plataformaren jabea; bere IFK:G28601300; helbidea: Pozuelo de Alarcón, calle Camino de las huertas, nº 18 - 1ª planta; aurrerantzean, MesasyBarras.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

MesasyBarras plataforman sartzeak eta nabigatzeak, bai webgunean, bai app aplikazioan, berekin dakar bertan ageri diren legezko oharrak, baldintzak eta zehaztapenak ezagutzea eta onartzea.

APLIKATZEKOA DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

MesasyBarras plataforman sartu edo erabiltzeagatik sor litekeen edozein eztabaida, Madril hiriko epaitegien eta hierarkian horren gainetik dauden erakundeen jurisdikzioaren mende geratuko da esklusiboki.

Oro har, MesasyBarras plataformaren eta haren bezeroen arteko harremanak, ReservOn plataforman dauden produktuak eta zerbitzuak kontratatzeagatik sortuak, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende geratzen dira.

Plataforma horretan sartzeak berekin dakar honako zehaztapen eta baldintza hauek ezagutzea eta onartzea.

Zehaztapenak eta baldintzak

Plataforma honetan dauden edukiak, merkataritza-jarduerak, produktuak eta zerbitzuak ez daude sortuta, ez zuzenduta, eduki horiek baimendurik ez dauden jurisdikzioetan bizi diren pertsonentzat.

Plataforman sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da soil-soilik.

Plataforman sartzeak ez du berekin ekartzen inolako merkataritza-harremanik ezartzea Federación Española de Hostelería entitatearen eta erabiltzailearen artean.

Informazioa eguneratzea eta aldatzea

Gune honetan agertzen den informazioa da plataforma eguneratu zen azken aldian indarrean zegoena. MesasyBarras plataformak bere egiten du informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta plataformarako sarbidea muga edo galaraz dezake.

Edukiak

MesasyBarras plataformak ahalegin handienak egiten ditu plataforma honetan ager litezkeen edukietan errorerik ez agertzeko, eta ez du bermerik ematen, ez erantzukizunik hartzen, hirugarrenek jarritako edukietan izan litezkeen erroreek eragindako ondorioen gainean.

ResevON plataformak ez du inolako erantzukizunik hartzen plataforma honen bidez, zuzenean edo zeharka, esteka elektronikoen (links) bitartez ikus litezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuengatik. MesasyBarrasen linkak egoteak helburu informatibo hutsa du, eta inolaz ere ez da haien gaineko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten. Esteka horiek ez dute adierazten MesasyBarras plataformak inolako harremanik duenik esteka horien bidez ikus daitezkeen webguneen jabe diren enpresa nahiz partikularrekin.

Erabiltzaileen arteko informazio-transmisiotik etor litekeen edozein erantzukizunetatik kanpo gelditzen da MesasyBarras. Plataforma honetan zabaldutako iritzien erantzukizuna haien egileena da soil-soilik. Debekaturik dago erabiltzaileek edozein motatako datu-transmisioa egitea plataforma honetara edo haren bidez, baldin eta hirugarrenen jabetza-eskubideak urratzen badira, edo edukia mehatxatzailea, iraingarria, lizuna edo pornografikoa bada, baita ofentsa penaltzat jo litekeen edo bultza lezakeen beste edozein material transmititzea ere.

MesasyBarras plataformak bere egiten du interneteko erabiltzaile bati plataforma honetarako sarbidea eragozteko edo debekatzeko eskubidea, baldin eta gune honetan sartzen baditu legearen edo moralaren aurkako edukirik, eta bere egiten du, baita ere, jokabide mota horiek saiheste aldera egoki jotzen dituen legezko neurriak hartzeko eskubidea ere bai.

Nabigazioa, sarbidea eta segurtasuna

Plataforma honetan sartzeak eta nabigatzeak berekin dakar bertan dauden legezko oharrak, baldintzak eta erabiltzeko zehaztapenak ezagutzea eta onartzea. MesasyBarras plataformak ahalegin handienak egiten ditu nabigazioa baldintzarik onenetan egin dadin eta hartan gerta litezkeen edozein kalte saihesteko.

MesasyBarras plataforma diseinatuta dago web nabigatzaileek eta mugikorren aplikazioek erabil dezaten; hala ere, ez du erantzukizunik hartzen nabigatze horregatik sor litezkeen kalteen aurrean, edozein dela ere haien izaera.

Transakzio-zerbitzuetara eta datu pertsonalak hartzen dituzten zerbitzuetara ingurune seguru baten bidez sartzen da, SSL (Secure Socker Layer) protokoloa erabilita, 128 biteko segurtasun handiko zifratuarekin. Zerbitzari seguruak konexio bat ezartzen du, eta bertan informazioa zifraturik transmititzen da. Horrek ziurtatzen du bezeroaren ordenagailuak besterik ez duela transmititutako edukia ulertzen, baita honako zerbitzari honek ere: ...................... Erabiltzaileak egiazta dezake ingurune seguru baten barnean ote dagoen; horretarako, itxita dagoen giltzarrapo bat bilatu behar da nabigatzailearen egoera-barran. Verisign enpresak egindako ziurtagiri batek egiaztatzen du gure zerbitzariak seguruak direla. Ziurtagiri horrek bermatzen du bezeroa MesasyBarras entitateko zerbitzari bati ematen ari zaizkiola bere datuak, eta ez horren nortasuna faltsutu nahian ari den beste bati.

MesasyBarras plataformak ez du bere gain erantzukizunik hartzen eta ez du bermerik ematen baldin eta gune honetarako sarbidea eteten bada edo akatsik badu. Halaber, ez du bere gain erantzukizunik hartzen eta ez du bermerik ematen baldin eta gune honen bidez iritsitako softwarean akatsik badago edo kalterik eragiten badu. MesasyBarras ez da inolaz ere erantzulea izango baldin eta gune honetan sartu eta erabiltzeagatik nolanahiko galerak edo kalteak gertatzen badira; horren barne daude, baina ez da horietara mugatzen, sistema informatikoetan eragindakoak edo birusak sartzeagatik sortutakoak. MesasyBarras plataformak ez du bere gain erantzukizunik hartzen kalteak gertatzen badira erabiltzaileek gune hau behar bezala ez erabiltzeagatik. Bereziki, ez du inolako erantzukizunik hartzen finantza izaerako eragiketetan telekomunikazioetan gerta litezkeen erorialdi, eten, gabezia edo akatsen gainean.

Jabetza intelektuala eta industriala

MesasyBarras plataforma eta bertan dauden edukiak jabetza intelektualaren gaineko legeek babestuta daude. Edukiak ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, komunikatu publikoki, laga edo eraldatu. Webgune honetan sartzeak ez die erabiltzaileei eskubiderik edota inolako titulartasunik ematen webguneko edukien jabetza intelektualaren eskubideen gainean.

Plataforma honen edukia erabiltzailearen terminalera kargatu daiteke behera (download), baldin eta erabilera pribaturako bada, inolako merkataritza-helbururik gabe; beraz, plataforma honetako edukiak ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, laga, eraldatu edo erabili helburu publiko edo komertzialekin.

MesasyBarras plataformak ez die erabiltzaileei transferitzen bere softwarearen jabetza. Erabiltzailea da softwarea grabatutako euskarriaren jabea. MesasyBarras plataformak gordetzen ditu jabetza industrial eta intelektualaren gaineko eskubide guztiak, softwarea barne. Erabiltzaileak plataforma honetako softwarea transferitzen badu bere terminalera, ezin izango ditu honako hauek egin: disekzionatu aztertzeko, deskonpilatu, jatorrizko objektu-kodearen bertsioa edo hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli.

Legeak babesten ditu plataforma honetan ageri diren merkataritza-izena, markak, logoa, produktuak eta zerbitzuak.

MesasyBarras plataformak bere egiten du egokiak diren ekintza judizialak egiteko eskubidea jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideak hausten edo urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

Datuen babesa

Plataforma hau bisitatzeak ez dakar berekin erabiltzaileak bere buruari buruzko inolako daturik eman beharrik. Datuak biltzen hasterakoan, bildu behar diren datuen izaera boluntarioa edo derrigorrezkoa zehaztuko da. Zerbitzu bat emateko derrigorrezkotzat jotzen diren datuak ez badira ematen, ezin izango da zerbitzua eman, edo ezin izango da zerbitzura sartu. Era berean, datu batzuk modu boluntarioan eman daitezke, eskainitako zerbitzuak hobeki eman ahal izateko.

Plataforma honetako erabiltzaileek beren helbide elektronikoa edo beste datu batzuk eman behar badituzte MesasyBarras plataformako zerbitzuren batera sartzeko, datu horiek soilik erabiltzaileak eskatutakoa behar bezala emateko baino ez dira erabiliko; datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, eta ezabatu egingo dira eskatutako zerbitzua bukatuta.

Erabiltzailea boluntarioki atxikitzen bazaio ReservOn plataformari, datu pertsonalak modu seguruan gordeko dira, eta erabiltzaileak horiek ezabatzeko, zuzentzeko edo aldatzeko eskubidea izango du.

Plataforma honetan sartzeak berekin ekar lezake cookieen erabilera. Cookieak informazio-kantitate txikiak dira, erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean metatzen direnak; horiei esker, zerbitzariak informazio jakin bat gogoratzen du, cookiea ezarri zuen zerbitzariak, ez beste inork, irakurriko duena. Cookiek, normalean, denboran mugatutako iraupena dute. Cookieek ez dute erabiltzailearen telefono-zenbaki, helbide elektroniko edo bestelako edozein harreman-bideri buruzko informazioa ematen, ezta horien bidez harremanetan jartzeko aukerarik ere. Cookiek ezin dute erabiltzailearen disko gogorretik informaziorik atera edo informazio pertsonalik lapurtu. Cookierik jaso nahi ez duten edo non gordetzen diren jakin nahi duten erabiltzaileek beren nabigatzailea konfigura dezakete horretarako.

Zure datuen edo informazioaren tratamenduaren aurka egin dezakezu cookien erabilerari uko eginez, zure nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatuta; dena den, jakin behar duzu hori eginez gero, webgune honen erabateko funtzionaltasuna ez dela ziurtatzen.

Tratatutako datu pertsonalen jabeek doan gauzatu ahal izango dituzte horiek ikusteko, zuzentzeko. ezeztatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako baldintzekin bat. Datu horiek gauzatzeko, honako bide hauek daude erabilgarri:

Idatziz, eskaera eta zure nortasuna ziurtatzen duen dokumentazioa honako helbide honetara bidalita:

Federación Española de Hostelería

Camino de las huertas, nº 18 - 1ª planta. 28223 Pozuelo de Alarcón - Madrid

Fax bidez, zure eskaera eta zure nortasuna ziurtatzen duen dokumentazioa honako zenbaki honetara bidalita: +34 91 352 91 56, "Atención de Datos Personales" atalera zuzenduta.

Informazioaren Gizartea bultzatzeko Neurriei buruzko 56/2007 Legea betetze aldera, mezu elektroniko bidez ere bidal dezakezu zure eskaera e-maila: fehr@fehr.es; horrekin batera, zure eskaera digitalki sinatu beharko duzu Espainiako nortasun agiri (DNI) elektronikoaren bidez; kasu horretan, eskaera egiten duen pertsonak ez du bestelako ziurtagiririk aurkeztu behar.

Baldintza gehigarriak

Erreserba-prozesua: Erabiltzaileak onlineko erreserba-zerbitzua erabiltzen badu, MesasyBarras plataformak datu pertsonalak lagako dizkio erabiltzaileak erreserbatutako establezimenduari, zerbitzua behar bezala formaliza dadin.

Erreserbaren data igarota, MesasyBarras plataformak datu pertsonalak ezeztatu eta suntsituko ditu; salbuespena litzateke erabiltzaileak plataformari modu boluntarioan atxiki izana.

MesasyBarrasek lagatako datu pertsonalen erabilera eta antolaketa zuzena egitera behartuta egongo da establezimendua, Datu Pertsonalak Babesteko Legeriak exijitutakoa betetzeko; establezimendua izango da erantzule bakarra, eta plataforma edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du.